domingo, 11 de diciembre de 2016

SCRATCH



Gaur zuekin guztiz harriturik naukan baliabide bat elkarbanatu nahi dut. Scratch informatika-aplikazio bat da nagusiki haurrei zuzendua, interfaze grafiko sinple baten erabileraren bitartez ordenagailuen programazioaren kontzeptuak esploratzea eta saiakuntzak egitea baimentzen diena.

Baliabide hau interneten aurkitu daiteke “Scratch” hitza bilatuta. Behin bere web orrialde barnean aurkituta beste erabiltzaile batzuk egindako lanak ikusteaz gain gure lan propioak egiteko aukera izango dugu.

Scratch bitartez, Lehen Hezkuntzako ikasleek programatzen ikasteko lehenengo pausuak eman ditzakete. Honen bidez, jolas desberdinak sortuko dituzte; hauetan pertsonaiak sartu eta behar diren aginduak ematen joango dira. Hau aurrera eramateko, erabiltzen dituzten mandatu desberdinak programak berak eskaintzen ditu eta modu egokian kokatu behar dira, ordenagailuak guztiz ondo uler dezan agindu nahi dena. 

Klasean aukera izan dugu baliabidea erabiltzeko eta gure jolas propioak sortzeko eta esan beharra dut oso entretenigarria izateaz gain, kognitiboki itzelezko abantailak eskaintzen dituela uste dudala. Logika erabiltzeko beharra dago eta gainera, frogak egiten diren bitartean pazientzia lantzeko aukera ere eskaintzen duela esan dezaket. 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario